Laneratze Integralerako Laguntza Programa – ANEZKA EMALAN +45 PROGRAMA

ANEZKA EMALAN + 45 programa Laneratzen Laguntzeko Programa Integrala da, lanpostu kualifikatuetan eta zuzendaritza-postuetan esperientzia duten 45 urtetik gorako emakume langabeei zuzendua.
Helburua da beharrezko tresnak ematea emakume parte-hartzaileak gaitasunetan eta trebetasunetan prestatzeko, enplegua bilatzeko ibilbide pertsonalizatuak diseinatzeko eta inplementatzeko, parte-hartzaile bakoitzari modu integral eta indibidualizatuan laguntzeko bere etorkizun profesionala planifikatzeko, balio-proposamena sortzeko eta enplegua bilatzeko ekintza-plana abian jartzeko.
Informazio gehiago www.dema.eus webgunean.
Hartzaileak
Langabezian edo enplegua hobetzen ari diren 24 emakume aukeratuko dira, 45 urtetik gorakoak eta Bizkaian erroldatuta daudenak.
24 emakume horiek esperientzia frogatua izan beharko dute erantzukizuneko lanpostu kualifikatuetan, hau da, zuzendaritza, buruzagitza, erdi-mailako arduradun eta edozein espezialitatetako lanpostu teknikoetan, ordena horretan.
Emakume proaktiboak bilatzen dira, proiektuarekin motibatzen direnak eta erabateko inplikazioa dutenak lana bilatzeko bide bizia egiteko.
Zer eskaintzen du programak?
Enplegurako laguntza integrala eta intentsiboa, jarraian zehazten diren jardueren bidez, programak irauten duen 6 hilabeteetan.
Lan-aktibazioa: Trebetasun pertsonalen garapena eta lan-orientazioa, asteroko talde-saioen bidez
Jarraipen pertsonalizatua: lana bilatzeko ibilbideetan eta egiten dituzten hautaketa-prozesuetan, lan-kontratua itxi arte
Enpresa Prospekzioa eta Bizkaiko enpresen arteko hautagaitzen sustapena
Nola parte hartu?
Izena emateko epea 2026ko otsailaren 27ra arte dago zabalik.
Erakunde laguntzaileak
Kolaborazioak:
Emalan Plusek lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du, eta horregatik jarri da abian CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioarekin, Bizkaiko enpresa-ehunaren eragile adierazgarrienarekin.
EMALAN PLUS programa Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun Sailak sustatu eta finantzatzen du, DEMA Foru Agentzia buru dela, eta CEBEKekin eta sektoreko erakundeekin (ASCOBI, CECOBI, FVEM eta AVEQ – KIMIKA) lankidetzan garatzen da.
Laneratze-prozesuetan adituak diren aholkularitza-enpresek ere parte hartzen dute programan, eta parte-hartzaileei laguntza integrala emango diete.









