Gaur Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 2020ko Bono Basauri deialdia argitaratu da, kanpainari atxikitzeko irizpideak ezartzen dituena. Jendeari arreta ematen dieten merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek parte ahal izango dute. Hain zuzen ere, Basauriko udal mugartean egon eta bertako ekonomia-jardueren erroldan alta emanda daudenak. Legezko zenbait arrazoi direla-eta Basauriko ekonomia-jardueren erroldan izena emanda ez dauden merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek ere kanpainia honetan izena heman ahalko dute, baldin eta Basauriko Udalak emandako jarduera-lizentzia badaukate.
Bonu bi egongo dira, gastu-gaitasunaren arabera:
- 4,00 euroko bonuak, 6,00 euroko gastu-gaitasunarekin.
- 10,00 euroko bonuak, 15,00 euroko gastu-gaitasunarekin.
NAN, IFZ edo AIZ bakoitzeko, 60,00 euroko bonuak erosi ahalko dira, gehienez ere. Bonu horiek ezingo dira dirutan kobratu, eta beren zenbatekoa ere ez da inola ere itzuliko.
Jardueren titularrek «Basauri Bonua» programara atxikitzeko, 2021eko otsailaren 15etik 21era izango da
Kanpaina 2021eko martxoaren 26an hasi, eta urte bereko apirilaren 26an amaituko da, data horietan zehar jardunean egoteko aukera duten establezimendu eta jardueretan.
Ostalaritzan, berriz, osasun-egoera dela eta ezin badute aipatutako aldian jardun, bonuak hilabetean zehar erabili ahalko dira, agintari eskudunek ostalaritza-establezimenduak irekitzeko agindua eman eta beren jarduera aurrera eraman ezin dezaketen egunetik bertatik zenbatzen hasita. Etxera eramateko zerbitzua eskaintzen badute, joko da establezimendua jardunean dagoela, eta, beraz, «Basauri Bonua» erabiltzeko epea beste jardueretarako aurreikusitakoa izango da.