CECOBIk “Ekitea hazteko: nola igaro ideiatik negoziora” hitzaldia antolatu du; merkataritza-arloko ekintzailetzan interesa duten pertsona guztiei zuzendutako saioa da, inspiratzeko, motibatzeko eta tresna praktikoak eskaintzeko helburuarekin. Hitzaldia Fernando Sánchez Salinerok emango du, garapen-fase desberdinetan dauden enpresa-proiektuak laguntzen esperientzia handia duen profesionalak.
Topaketa hau bereziki negozio bat irekitzeko lehen urratsak ematen ari direnei, berriki martxan jarri dutenei edo ibilbide sendotua izanik hazten jarraitu, merkatuaren aldaketetara egokitu edo belaunaldi-erreleboari bermeekin aurre egin nahi diotenei zuzenduta dago.
Ekiteko gogoa baduzu, zure egungo proiektua indartzeko ideia berriak bilatzen badituzu edo gaur egungo eta etorkizuneko merkataritzaren erronkei aurrea hartu nahi badiezu, hitzaldi hau gelditzeko, hausnartzeko eta bultzada hartzeko aukera paregabea da.
Saioan zehar gai giltzarriak landuko dira, hala nola lidergoa, enpresa-erresilientzia, negozioaren eraldaketa, aldaketara egokitzea eta belaunaldi-erreleboa; betiere ikuspegi errealista, hurbil eta praktikotik, tokiko merkataritzaren eguneroko errealitatearekin oso lotuta.
📌 Plaza mugatuak
Merkataritza motor ekonomiko eta sozial gisa ulertzen duten eta etorkizuna eraikitzen jarraitu nahi dutenentzat ezinbesteko hitzordua.
Hitzaldi hau SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziarekin lankidetzan antolatzen da, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesletza du.









