Gremioetako Merkataritza Dinamizatzeko Proiektua: Bizkaiko Merkataritza Bost Zentzumenekin
Bizkaiko Saltokiak Bost Zentzumenekin gure saltokien bertuteak eta balioak ikusarazi eta zabaldu nahi ditugu. Tokiko merkataritzan erosketa-esperientzia nolakoa den hurbildu nahi diogu publikoari, zentzumen guztien bidez: ikusi, ukitu, entzun, usaindu, dastatu… azken finean, sentitu eta esperimentatu.
Ekimenak herritar guztiei gogorarazi nahi die tokiko establezimenduetan erosteak inoiz baino zentzu handiagoa duela eta tokiko saltokietan erostearen esperientzia “klik bat baino askoz gehiago” dela, online erosketari aurre eginez.
Gure kaleetako edozeinen antza duen espazio bat birsortuko da, hainbat establezimenduren presentziarekin. Dekoratuak erakusleihoak erakutsiko ditu, inplikatu nahi izan diren saltokien artean hautatutako benetako produktuekin.
Balmasedan egingo da, Horcasitas Jauregian (Martin Mendia kalea, 14), urriaren 2tik 4ra bitartean.
Informazio gehiago www.comercio5sentidos.eus webgunean.
Nork har dezake parte?
Erakusleihoen konposizioak egiteko beren produktuak laga nahi dituzten Balmasedako dendak.
Hautatutako produktuak lagatako saltokiaren izenarekin identifikatuko dira erakusleihoetan.
Parte hartuko duten saltokien azken hautaketa erakusleihoen birsorkuntzaz arduratzen den erakusleiho-erakusketari profesionalak egingo du.
Nola parte hartu dezaket?
Uztailaren 20ra arte bete behar da proiektuan interesa duen denda gisa izena emateko epea, beherago aurkituko duzun formularioaren bidez.