MerkaEkin: ekitzailetza sendotzeko laguntza berria Euskadin

Ekintzailetza, sendotze eta hazkunde komertzialeko proiektuetako gastu, inbertsio eta aholkularitzarako eskuragarri dauden diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren bitartez, Euskadin kokatuta dauden edo egongo diren merkataritza-ekintzailetza sustatzeko laguntza-programa berri bat jarri du abian: MerkaEkin. Dirulaguntza horiek enpresa zikloaren faseetara egokitzen dira: ABIATU (hasiera), SENDOTU (sendotzea) eta HAZI (hazkundea), negozioaren garapen unearen araberako laguntza espezifikoa eskainiz, esku hartzeko hiru ardatz estrategikoren bidez:

MerkaEkinDirulaguntza: Gastos (ABIATU lerroa) laguntzak Euskadin merkataritza-jarduera berri bat hasten duten ekintzaileei zuzenduta daude. Lerro honen helburua da saltoki berrien behar espezifikoetara egokitutako dirulaguntzen bidez proiektuak abiarazten laguntzea, ekintzailetzari lotutako lehen gastuak estaliz.

MerkaEkinDirulaguntza: Inbertsioak lerroak, hasiera (ABIATU), kontsolidazio (SENDOTU) eta hazkunde (HAZI) faseetara bideratuak, Euskadin negozio komertzialak irekitzeko, hobetzeko edo hedatzeko funtsezko inbertsioak diruz laguntzea du helburu. Laguntza hau garapen etapa desberdinetan dauden saltokientzat da, eta hainbat kontzeptu estaltzen ditu, hala nola ekipamendua, obra zibila, modernizazio teknologikoa eta enpresa jarduera bultzatzeko beharrezkoak diren beste aktibo batzuk.

MerkaEkinAholkularitza: Aholkularitza lerroak aholkularitza espezializatuko zerbitzuak kontratatzeko laguntza ekonomikoa eskaintzen du, enpresa zikloaren hiru faseetako edozeinetan: ABIATU (hasiera), SENDOTU (sendotzea) eta HAZI (hazkundea). Laguntza hori kanpoko aholkularitzaren kostuak estaltzera bideratuta dago, saltokiek estrategiak definitzeko, kudeaketa hobetzeko, prozesuetan berritzeko edo merkatuan duten posizionamendua indartzeko, batez ere negozioa sortzeko edo hedatzeko funtsezko uneetan.

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 10etik irailaren 30era arte egongo da zabalik, edo horretarako esleitutako kreditua agortzen denean. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan CECOBIren laguntza duen CB113ko talde teknikoarekin.

Telefonoa: 944002800
WhatsApp: 688720563
Emaila: info@cecobi.es

Kontsultatu merkataritza-sektorerako eskuragarri dauden laguntza guztiak hemen:

👉https://www.cecobi.es/ayudas-y-subvenciones/ 

 

Scroll to Top