» ORGANIZAZIO EGITURA
BATZAR NAGUSIA da CECOBIren organo nagusia, Elkarteetako eta Taldeetako ordezkari ofizialek osatua. Partaide kopurua irizpide objektibo batzuen araberakoa da, baina gutxienez 40 izango dira. Bere betebeharren artean organizazioaren plan nagusiak eta programak onartzea dago, baita Memoria, Kontuak, Balantzeak eta Aurrekontuak onartzea ere.
Hauteskunde Batzarrak hautatzen du, eta bere betekizuna CECOBI maila ofizialean nahiz protokolo mailan ordezkatzean datza.
Kide anitzeko organoa da, gobernu, kudeaketa, administrazio eta zuzendaritza lanak bete behar dituena. Batzar Nagusiak 13 eta 25 pertsona arteko kopurua aukeratzen du zeregin hau egiteko. Zuzendaritza-Batzordearen eginkizunik aipagarriena Batzar Nagusian onartutako ekintza-programak planifikatzea eta garatzea da.
Lan-organo hau gehienez 8 kidek osatzen dute. Hauen artean Presidentea, Presidenteordea, Bokalak eta Diruzaina daude. Organoaren betekizuna batik bat organizazioaren xedeak betetzera zuzendutako jarduera guztiak planifikatzean eta zuzentzean datza.
Batzar Nagusiak idazkaria izendatzen du. Idazkariaren zeregina aholkularitza ematea da, eta organizazioaren zuzendaritza, gestioa eta kontrola egitea ere bai.
© copyright 2006 CECOBI Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa
CECOBI Gran Vía 50 - 5º . 48011 BILBO . Tel.: 94 400 28 00 l Faxa: 94 400 28 51 . E-mail: cecobi@cebek.es